Sormena, zaporeak eta testurak gure Halloween-eko esperientzian

Gure Gela Egonkorreko lau ikasleak izan dira esperimentatuz ikasteko diseinatutako bi proiekturen protagonista nagusiak, non autonomia, esplorazio sentsoriala eta ikaskuntza manipulatiboa uztartu dituzten.

Lehenengo abentura auzoko supermerkatura egindako irteera batekin hasi zen, erosketa-zerrenda egin eta osagaiak erosteko. Gelara itzultzean, taldeak  kroketak eta mamu, kalabaza zein saguzar formako gaileta tematikoak prestatu zituzten. Jarduera gastronomiko honen bidez, koordinazio motorra, urratsak jarraitzea eta talde-lanaz gozatzeko aukera izan zuten. 

Arteak hartu zuen lekukoa Halloween-eko mural handi bat eginez. Ikasleek ikastetxeko material birziklatuak bildu eta sailkatu zituzten, hala nola oihalak, makarroiak, testura ezberdinetako paperak eta latetako txapak, eta ukitze zein itsaste prozesuaren bidez, mamuz, kalabazaz eta etxe sorgindu batez betetako talde-lan ikusgarri bihurtu zituzten.

Bi esperientzia horiei esker, ikasleek material berriak eta horien erabilera anitzak ezagutu ahal izan dituzte. Proposamen bizigarri eta esperimentalak funtsezkoak dira gure ikastetxean, autonomia pertsonala sustatzeko eta ingurunearekin modu esanguratsuan konektatzeko.