Antzinako hizkuntza hezkuntzan txertatzea zoragarria da.
Eskolako ikasleak txikitatik ikasteko aukera dute. Antzerki, abesti, elkarrizketa eta hainbat ekintza pedagogiko ezberdinen bidez. Egunerokotasunean, entzun eta praktikatuz.
Harro sentitzen gara beraien aurrerapausu eta saiakera guztiekin. Gizartean eta etorkizunari begira hainbat ate zabalduko dizkiete!
Oraingoan euskaraldiarekin bat egin dugu eta biharko euskararen egunean ere ekintza desberdinak aurrera eramango ditugu ikasgai ezberdinetan zehar.
Gure ametsa, eskolan euskeraz bizitzea da. Denok batera egiten badogu, ametsak gertuago lortzeko ateetan gagoz!
Bizi euskeraz eta maite daigun gure hizkuntza.