Ulertzeko irakatsi, pentsamendu-kultura
Pentsamendu-trebetasunak ari gara eduki kurrikularetan isurtzen, horiek lantzeko denbora, lekuak eta aukerak emanez. Horrela, pentsamendu-kultura bideratzen ari gara geletan. Gure helburua da gure ikasleek berek bilatzea gauzen esanahia, loturak, antzak eta aldeak, kategoriak eta patroiak. Nahi dugu berek sortzea ideia eta aukera berriak egoera anitzen aurrean; berek konbinatzea beren ideiak eta besteenak, eta gauzak ikustea beste ikuspegietatik; berek atzeman eta konpontzea azaroak era desberdinetan, berek baliatzea estrategiak eta aztertzea emaitzak; berek atzematea noiz hartu behar dituzten erabakiak, berek baloratzea aukerak eta berek izatea gai balizko ondorioak aurreikusteko, erabakiak hartzeko eta egina baloratzeko. Nahi dugu berek ikastea hipotesiak formulatzen, arrazoibideak eraikitzen, kasuak eta ondorioak atzematen, egitateak eta iritziak bereizten, ebidentzien fidagarritasuna epaitzen eta egindakoa zuzen juzgatzen; eta berek ikastea jakintza objektiboak eraikitzen eta jakintzak kantitatez eta kalitatez areagotzen testuinguru desberdinetan, errealitatearen ulertze sakona gara dezaten.

Utilizamos cookies propias y de terceros, para realizar el análisis de la navegación de los usuarios. Si continúas navegando, consideramos que aceptas su uso.
Puedes cambiar la configuración u obtener más información aqui.
Zabalbide kalea 141
Tel -
94 445 42 00
Emaila -
secretaria@inmaculadabi.org