Jesuitinas Bilbao
Colegio La Inmaculada
Jesuitinas Bilbaowww.jesuitinasbilbao.es

Hezkuntz orientabidea

 

HEZKUNTZ ORIENTABIDEA

IDENTITATE PERTSONALAREN GARAPENEAN


Gure oinarrizko helburua da heziera-prozesuan partaide diren pertsona guztiak laguntzea: ikasle, familia, irakasle eta tutore, ikasle bakoitzak ahalik eta gehien garatu dezan bere ahalmena eta hala aukera gehiago izan ditzan bere etorkizun pertsonala, akademikoa eta profesionala aukeratzeko.



Ikastetxeko tutore guztiek osatzen dute Orientazio Departamentua. Horiek aldiro-aldiro biltzen dira, eta lau psikologo eta pedagogo adituren laguntzaz koordinatzen dute beren lana. Aditu horiek, gainera, irakaskuntzarako aholkuak eskaintzen dizkiete, bai orientabide-lanei eta heziera-laguntzei begira, bai irakaskuntza / ikaskuntza prozesuari begira. 



Departamenduak, Dibertsitatearen Arretari buruz, ikasteko behar bereziak dituzten ikasleen Ebaluazio Psikopedagogikoa egiten du, eta aholkuak eskaintzen dizkie irakasleei hauek hezkuntzarako laguntzak praktikan jar ditzaten, eta dibertsitatearen arretarako baliabideak eta lantresnak koordinatzen eta antolatzen ditu. Bi laguntza-gela ditugu Lehen Hezkuntzan, eta bat Bigarren Hezkuntzan; eta Heziera Laguntzako lau aditu ere baditugu.


Besteak beste, honako zereginak eta egitekoak dagozkio Orientabideari:

 

  • Tutore Ekintza Plana aholkatu eta bultzatu, eta orientabidearen hainbat alderdiri buruzko formazioan lagundu.
  • Ikasleen arazo orokorrak aztertu eta zailtasunei nola aurre egin planifikatu, bai zailtasun kurrikularrei, bai ikaskuntzazko edo nortasunarekin zerikusia dutenei.
  • Irakasleei eta tutoreei aholkatu ikasleen orientabide pertsonala, akademikoa eta profesionala eskaintzeko orduan, eta baita beste zenbait ekintza gauzatzerakoan ere: dibertsitatearen tratamendua, hezkuntza-laguntza, kurrikuluaren egokitzapena eta orientabide-aholkua.
  • Bizikidetza positiboa eta ikasle laguntzaileen programa bultzatu.
  • Familiei aholkatu seme-alaben garapenaren edozein alderdiri buruz –pertsonal, hezkuntzazko edo ikaskuntzako–, komunikazioa eta partaidetza erraztuz.
  • Gurasoen Eskolako taldeak koordinatu, non gurasoek eta irakasleek parte hartzen duten.
  • Ikastetxearen beste zenbait taldetan parte hartu; hara nola Zuzendaritza Taldean, Koordinazio Pedagogikoan, Kalitate Taldean eta Innova Taldean.

 

 

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

IHS

La Inmaculada Hijas de Jesús

Zabalbide kalea 141
Tel - 94 445 42 00
Emaila - secretaria@inmaculadabi.org