Jesuitinas Bilbao
Colegio La Inmaculada
Jesuitinas Bilbaowww.jesuitinasbilbao.es

Haur Hezkuntza

Haur-hezkuntzan, metodo globalizatua darabilgu eta hiru eremutako helburuak  lantzen ditugu:

  • Identitatea eta autonomia.
  • Ingurune fisiko eta sozialaren ezagutza.
  • Komunikazioa eta irudikapena.

Otoitz eginez hasten dugu eguna. Ondoren, batzarrean, egin beharreko lana azaltzen dugu, hamabostaldiko interesgunearen arabera.

Egunean bitan, adimen BITak lantzen ditugu. Hauek hamabostero aldatzen dira. BIT horiekin lan eginez, honako helburu hauek ditugu xehe:

-         Oroimen ikusizko, entzutezko eta arretazkoa garatzea.

-          Hainbat gai aurkitzeko, esploratzeko eta ikasteko nahia piztea.

 

Une honetatik aurrera, talde txikitan (txokokako lanetan) banatzen da talde handia, eta lan-zonak eratzen dira. Hauetatik pasatuko dira ikasle guztiak egunean zehar. Zereginak esperimentazioa eta manipulazioa ditu oinarri. Funtsezkoa da lan egiteko modu hau, urte hauetako ikaskuntza eragilea eta esanguratsua izan dadin.

Hauek dira eratutako zonak edo txokoak:

-          Logika matematikoa eta eraikinak.

-         Plastika eta erlijioa.

-          Irakurketa-idazketa eta psikomotrizitate fina.

-          Joko sinbolikoa.

-          Ordenagailuaren txokoa.

Interes-guneak lantzeko, adimen anizkoitzetako proiektuak erabiltzen ditugu. Adibidez: uraren zikloa, aurre-historia, baratzea, udazkena, zirkoa, erleak, hego-hemisferioko nire lagunak, Argitxoren lagunak, Egipto, planetak, Erdi Aroa, piratak, lur-muturretako animaliak, nor naiz ni...

Irakurketa-idazketa lantzeko, kontzientzia fonologikoaren metodologia eta letrilandia izeneko material kurrikularra erabiltzen ditugu, ikasleen adinaren araberako jarduerak gauzatuz:

-          3 urtekoekin: ikaslearen hiztegia sustatzen dugu. Hala garatzen dugu komunikatzeko bere gaitasuna eta irakurtzeko motibazioa. Egunero landu ohi dugu ipuin bat, nola gaztelaniaz hala euskaraz ere.

-          4 urtekoekin: kontzientzia fonologikoa landuz hasten gara ( i, u, o ,e, a, p, l, m, s) eta gero letrilandia izeneko metodoa urratuz .

-          5 urtekoekin: berriz lantzen dugu kontzientzia fonologikoa ( t, d, n, j, b, f) eta letrilandia metodologiarekin jarraitzen dugu, harik eta fonema guztiak landu arte.

 

Aurrera jarraitzen dugu adimen anizkoitzak lantzen, eta pentsamendu-ohiturak eta -gaitasunak lantzen hasten gara haur-hezkuntzako bigarren zikloko adin guztietan. Hauxe dugu, hain zuzen, maila hauetan guztietan pentsamendua sustatzeko era funtsezkoa.

Ikasgelan hainbat ikus-entzunezkoren erabilera errazten dugu, I.K.T. delakoak  bultzatzeko hainbat eremutako lanaren baitan. Baliabide didaktiko hori erabiltzen dute ikasleek egunero, bai material kurrikularra, bai Internetekoa lantzeko.

 

 

Ahalegin berezia egiten dugu ahozko adierazpena euskaraz, ingelesez eta gazteleraz lantzeko eta adierazpen artistikoa garatzeko. HARA izeneko barnetasun-proiektua ere gauzatzen dugu. Honen bidez, ikasleari bere barne-mundua aurkitzen lagundu nahi diogu: emozio, oroitzapen, balio, uste... Gorputzeko esperientziak abiapuntu hartuta ibiliko dugu bide hori, emozioen oreka bilatuz eta transzendentziako atea zabalduz.

 

 

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

IHS

La Inmaculada Hijas de Jesús

Zabalbide kalea 141
Tel - 94 445 42 00
Emaila - secretaria@inmaculadabi.org