Jesuitinas Bilbao
Colegio La Inmaculada
Jesuitinas Bilbaowww.jesuitinasbilbao.es

Estimulazio Goiztiarra

  

Glenn Doman (1919-2013), doktore estatubatuarra, Temple Fay neurologoarekin batera, garuneko arazoak zeuzkaten umeekin hasi zen lanean. Mugimendu progresiboetan oinarritako metodo eranginkorrak erabiltzen zituen, eremu eragile batean zein eremu intelektual batean.  Era honetan, hiru konpetentzietan oinarritutako programa egin zuen:
  
 
Mugitzeko gaitasuna.
 
 
Hiru funtzio bilateral batzen ditu: lasterketa, lauoinka ibiltzea eta arrastea. Hiru funtzio hauen helburua, umea azkarrago eta seguruago mugitzea da eta baita bere lateralitatea finkatzea ere; hau da, batez ere eskuineko begi, esku, hanka eta entzumena trebatzea edo eta ezkerreko begi, esku, hanka eta entzumena lantzea. Hau da garunaren garapenaren azken ezaugarria.
 
 
Lasterketa egitea desira bihurtzen da txikitan eta lehentasuna ematen zaio honi, oinez egiteari baino; azkar mugitzea gustatzen baitzaie. Hain da sentsazio handia ze, lasterka egiten dutenean, irribarre egiten dutela edo pozik ohiuka hasten direla.  
 
 
Umeek gustokoen dituzten jardueretariko bat lauoinka egitea da eta hainbat onura ekartzen dizkie. Hori dela eta, ume asko lauoinka aritzen dira egunero eta baita nagusiak ere psikomotrizitate saio bakoitzean. Jarduera hau, patroi gurutzatu osoa oinarritzat hartuta lauoinka aurrera egitean datza, hau da, aurkako menbruek aurrera egiten dute (eskuineko besoa eta ezkerreko hanka eta ezkerreko besoa eta eskuineko hanka).
 
 
Arrastea, enborra lurretik aldendu gabe, patroi gurutzatuan aurrera egitean datza. Ariketa hau lauoinkaren maiztasun berarekin egiten da. 
 
 
Lasterketarekin, lauoinka egitearekin eta arrastearekin lortzen ditugun onurak, indar eta bizkortasunaren garapena, arnasketa sistemaren eraginkortasuna, koordinazioaren garapena, korrika egiteari esker lortzen den kortex zerebralaren estimulazioa, garunak jasotzen duen oxigenoaren hornikuntzaren hobekuntza, bateratasun okularraren errazketa, abiaduraren igoera, erresistentziaren hobekuntza, umearen determinazio mailaren hobekuntza eta lateralitatea menperatzea dira. 
 
 
Esku gaitasuna.
 
 
Atal hau ondorengo funtzioan oinarritzen da: braqueo deritzona. Funtzio honen helburua goi mailako gaitasunerako prestatzea da; umeak, arkatza eusteko, bere lateralitatearen eskua erabiliz idazten hastea, alegia. 
 
 
Idazteko, ezinbestekoak diren bi baldintza daude garunaren aldetik:
 
 
  •  Arkatz punta kontrolatzea. Horretarako aurkakotasun kortikal bikaina eskatzen da.
  • Eskuaren gaitasun garatuta eta braqueo askea lortuta, umeak idazteko haina kontrol izango du. 
  • Arkatzaren puntaren trazua ikusteko gai izatea. Honek, ikusmenaren bateratasun bikaina eskatzen du.
 
Ikusmenaren bateratasauna, umeak lauoinka egiten duenean eta braqueatzen duenean sortzen da; umeka lauoinka egiteko eta braqueatzeko aukera izan  badu, arkatzaren mugimendua zehazki ikusteko gaitasuna izan behar du.
 
 
Gaitasun bi hauek, umeek bere lehen urteetan idazteko aukera errazten dute.
 
 
Braqueoa, eskuen laguntzarekin, umearen gainetik dagoen eskaileretatik aurrera egitean datza.
 
 
Braqueoraren onurak idazmenaren alorrean guztiz harrigarriak dira; eskuaren trebeziaren garapena, idazterakoan erreztasun eta trebetasun handiagoa eskaintzen ditu, konbergentzia okularra hobetzen du, aurkakotasun okularra, lateralitatea garatzen du, baita toraxa ere, edozein egorea fisiko errez gainditzeko birikietako gaitasuna hobetzen du, goi mailako muskulatura garatzen du (bizeps, trizeps, deltoideak, bular-trapezioak, dortsalak), garunaren oxigenazioa hobetzen du eta bizkarrezuarren osasuna bermatzen du.
 
 
Orekarako gaitasuna
 
 
Lantzen den hirugarren alorra oreka da. Jaio berriekin hasi eta 6 urteko neska-mutilekin amaitzen da. Garapena eta gaitasuna gauza guztiz ezberdinak direnez, denbora horretan, hiru programa pertsonal ezberdin bideratzen dira ikaslearen etapa bakoitzean.
 
 
Orekaren oinarrizko programa bularra hartzen duten umeen gelan hasten da. Egiten ditugun ariketak guztiz lasaiak dira eta umeentzat oso atseginak.
 

Orekaren programa pasiboa, aurreko programa osotu duten umeekin egiten da, 2-4 hilabetez.  Oraingo honetan,  umearen garunak, jarrera guztietan grabitatearekin daukan harremana sentitu dezan ahalegintzen gara. Aukera honek, haurrak esperimentatu ditzakeen edozein posizio ulertzeko elementuak eskaintzen dizkio. Ariketa hauek beste maila konplexu bat eskaintzen dute, orekaren hasierako programarekin baino intentsitate handiagoarekin osotu baitaitezke. Horrela, informazio gehiago bidal daiteke denbora murritzago batean. 
 

Orekaren programa aktiboan, umeak ariketa guztiak egiten ditu. Horrela, umekal lan guztia egiten du eta hezitzailea irakastera eta motibatzera mugatzen da. Egiten dituzten ariketa nagusiak ondorengo hauek dira: biraka aritu, itzulipurdia egin eta oreka-barran aritu.
 
 
Programa hau haur etapa guztiko metodologiaren oinarrietariko bat da. Horrela, gure ikasleek motrizitatea garatzeaz gain, haien autonomia eta hezitzaileekiko eta beste kideekiko  eraginkortasuna garatzea lortzen dute.

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

IHS

La Inmaculada Hijas de Jesús

Zabalbide kalea 141
Tel - 94 445 42 00
Emaila - secretaria@inmaculadabi.org